XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleak, ikasten ari den hizkuntza erabiltzen duten profesionalekin harremanak izateko behar duen lexiko berezitua eta trebetasun gramatikal eta komunikatiboa lortzea izango da LSP ikastaro bateko programaren helburua.

Ikasketa-prozesu horretan ikasleak bereganatu behar duena atzerri-hizkuntza bateko dialekto profesional edo teknolekto bat da.

Aipakizun dugun liburu honetan ihardunaldi batzutan bildutako LSPko irakasleek xede berezietarako hizkuntz irakaskuntzaren programari, metodologiari, ikasle-motibazioari eta alderdi pedagogiko eta antolamenduzkoei buruz landu zituzten hamabi lanen aurkezpena egiten da.

Liburuaren sarreran Reinhold Freudenstein-ek dioen bezala, ihardunaldiak (Industriako Hizkuntz Irakaskuntzako Esperientzien Trukerako Elkartea) izeneko elkarteak antolatuak dira.

Elkarte honen helburu nagusia xede berezietarako ingelesaren irakaskuntzarako metodologien garapena da eta Alemanian egiten dute lana.

Hamabi txosten horiek lau sailetan banatuta daude: beharrak, hizkuntzalaritza, antolamendua eta ekintzak.

Beharrak izeneko sailean hizkuntza profesionalen ikasleen beharrak ebaluatzen dituzten bi txosten jaso dira.

Beneke-k bere artikuluan ikasleen beharrak ezagutu ahal izateko datu-bilketa lau eratan egin daitekeela azpimarratzen du: (1) behaketa partizipatiboaren bidez; ikertzaileak langileak bere lanpostuan zein hizkuntza behar dituen jasoko du; (2) ikasle izango diren langileei galdeketa sakona eginez; (3) enpresa askotan galdeketa bera banatuz (4) lanpostuetarako iragarkietan hizkuntz eskakizunak oinarrizkotzat noiz jotzen diren aztertuz.

Hizkuntzalaritza arloa hiru txostenek osatua da.

Werner Hullen-en artikuluan LSPak hizkuntzalaritzaren alderditik izan ditzakeen ezaugarriak aztertzen ditu.

Lexiko teknikoaz gain, teknolektoen berezitasuna egitura sintaktiko eta berbaldi-mota batzuen maiztasunean datza (adibidez, pasiboaren erabilera testu zientifikoetan).

Hûllen-en ustez, halaz ere, ez dago desberdintasun argirik helburu orokorrerako eta helburu berezietarako hizkuntzetan alderdi linguistikotik.

Beneke-ren artikuluan profesionalen arteko berbaldi motak aztertzen dira eta beraz non jarri behar den azentua hizkuntza horietaz jabetu nahi diren ikasketarien trebakuntz ikastaroetan.

Karl-Heinz Brunkman-ek TEAM datu-bankuari buruzko informazioa eta zehaztasunak azaltzen ditu bere artikuluan.

Datu-banku honetan 2 milioitik gorako termino-kopurua bildu denez, laguntza handia eskaintzen du itzulpen teknikoetarako lexiko iturri bezala.

Antolamendu sailean ere hiru artikulu bildu dira: Helmut Pô*nisch-en ; Martin Worth eta Geoffrey Marshall-en ; Peter Thelen eta Richard S. Reinhold-en .

Lan hauetan LSPko testuinguruko ikastaroetarako irakaskuntz materialak, programen helburuak, metodologiak etab., aztertzen dira.